Bai egun zoragarria,
gaur geratu zaiguna.
Egun osoa hondartzan,
itsasoari begira.
Fresko uretan sartuta,
ahaztu zait betebeharra,
barkaidazu-hautagai jauna,
aurten ere, hutsegin det,
ez naiz demokrata zintzoa izan.
Benetan egun kaxkarra,
atzo egin zitzaiguna.
Atertu zun momentuaz, baina,
justu siesta garaian.
Egun osoa irakurtzen,
etxetik atera gabe,
barkaidazu-hautagai jauna,
berriro ere, hutsegin det,
ez naiz demokrata zintzoa izan.
Porrota jaso duenak,
hitzegiten prentsaurrean.
Hautesleen konfidantza,
berreskuratu behar da.
Deituko duela biltzarra,
berrikusteko proiektua,
lehentasuna...
- Release Date:November 28, 2023
- Album:Garageband


